Stockholmgo sindrome
Stockholmgo sindromea bahiketa edo bere borondatearen aurkako atxikipen baten biktimak bere kaptorearekin konplizitate-harreman bat eta lotura afektibo indartsu bat garatzen duen erreakzio psikologiko bat da.[1] Batez ere, indarkeriarik eza erasotzailearen gizatasun ekintzatzat jotzen dutelako gertatzen da hori.[1] Federal Bureau of Investigation (FBI) erakundearen datuen arabera, 4.700 bahiketa eta setioren biktimen %27 inguruk erreakzio hori jasaten dute.[1] Sindromea duten biktimek bi motatako erreakzioak izaten dituzte aldian-aldian: alde batetik, sentimendu positiboak dituzte beren bahitzaileekiko; eta, bestetik, beldurra eta haserrea agertzen dute polizia-agintarien edo haien bahitzaileen aurka. Aldi berean, bahitzaileek eurek sentimendu positiboak erakusten dituzte bahituekiko.[1]
Aipatzekoa da Stockholmgo sindromea ez dagoela aitortua psikiatriako eskuliburu garrantzitsuenetan. Beraz, sindrome hori trauma osteko efektuaren kategorian eroriko litzateke.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Ingelesez) de Fabrique, Nathalie; Romano, Stephen J.; Vecchi, Gregory M.; van Hasselt, Vincent B.. (2007ko uztaila). «Understanding Stockholm Syndrome» FBI Law Enforcement Bulletin (Law Enforcement Communication Unit) 76 (7): 10–15. ISSN 0014-5688..
- ↑ (Gaztelaniaz) BBC. (2013/08/13). Captor vs. cautivo, 40 años del Síndrome de Estocolmo. .